ZEIN DIRA GURE ZEREGINAK?

Elkartekideen arteko harremanak sustatu eta laguntza teknikoaren eta profesionalaren trukea ahalbidetu

EUBE erronka garrantzitsu bati aurre egiteko sortu zen: Euskadiko Udaltzaingoaren ikuspegia oinarri, ekarpenak egitea 1992an argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen idazketari

EUBEk Euskadiko udaltzaingoaren garapenari begirako erronka eta jomuga garrantzitsu batekin ekin zion elkarte-jarduerari: ekarpenak egitea une horretan egiten ari zen eta 1992an argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen idazketari, betiere printzipio eta xede hauek irmoki geure eginda eta beren babesa oinarri:

  • Euskadiko udaltzaingoen nortasun historikoa eta profesionala babestu eta sendotu.
  • Elkartekideen arteko harremanak sustatu, eta jardunbide egokien eta laguntza teknikoaren eta profesionalaren trukea ahalbidetu.
  • Baliozko solaskidea izan beste elkarte batzuekin eta erakunde publiko zein pribatuekin izan beharreko harremanetan, eta elkarterako eta Euskadiko udaltzaingoetarako intereseko gaiei dagokienez. Parte hartu segurtasun-arloari buruzko gai interesgarriak jorratzen dituzten batzordeetan, lan-mahaietan, foroetan…
  • Mintegien, ikastaroen, jardunaldien edo polizia-intereseko beste edozein ekimenen antolaketa bultzatu eta garatu.
  • Ikerlanak eta txosten teknikoak egin.
  • Euskadiko udaltzaingoen eskubideak babesteko, legegintza-zaintzarako ekimen oro sustatu.
  • Parte-hartze aktiboaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Koordinazio Zuzendaritzak “Esparru-araua, Berdintasuna, Hautaketa eta Prestakuntza, Prozedurak, eta Informatika eta Komunikazioa” lan-mahaietan proposatutako jardueren prestaketan, azterketan eta berrikusketan lagundu.

Erabateko askatasuna eta baliabide-autonomia

EUBEk erabateko independentzia ekonomikoa du, eta ez du inolako dirulaguntzarik edota laguntza ekonomikorik jasotzen. Bazkideek ordaintzen dituzten urteko kuotez besterik ez da baliatzen, hortaz, jarduera eta ekimen guztiak askatasun osoz eta baliabide-autonomia oinarri sustatu ditu.

Bere xedeak direla eta, elkarteak albo batera uzten ditu izaera politikoa, sindikala eta erlijiosoa duten guztiak, bai eta irabazi-asmoak dituztenak ere.

Mapa

Top